Showcooking

Azaroaren 8an, ikasturteari ofizialki hasiera eman eta elkar ezagutzeko aukera izan genuen Uribe kostako Berbalagunok.  Guztira, 25 Berbalagun bertaratu ginen Showcooking saiora.

Ondoren, bertan atera genituen  argazki batzuk dituzue.

Guztiok adi-adi Manuren azalpenei.

Sukaldariak laguntzaile ezin hobeak izan zituen.  Pintxoak prestatzen lagundu zioten sukaldariari eta azalpenak ere eman zizkiguten.

Laguntzaileak lanean: batean, alpapa jartzen eta bestean pintxoei zotzak jartzen.

 

 

Bitartean, beste guztiak adi-adi…  Batzuk apunteak ere hartu zituzten…

 

 

Lehenengo pintxoa: Izokin kaneloia gula eta berakatz salteatuekin, ziape goxoaren gainean.

Bigarren pintxoa: Iberikoen muselina Idiazabal-hautsarekin

Hirugarren pintxoa: Urdaiazpiko iberikoa pam anb tumaquetegaz.

Azalpenekin bukatu eta pintxoak dastatzeko aukera izan genuen.

Mila esker etorri zineten guztioi!

Ongi Etorri Uribe Kostako Berbalagunera!

Martxan da seigarren urtez Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa.

Guztira, 59 pertsona dabiltza egitasmoan, 8 taldetan banatuta. Ikasturtea hasi denetik 12 pertsona berrik eman dute izena egitasmoan. Oraindik izena eman ez baduzu, animatu!

Izena  emateko,  deitu  688 849 810 telefonora  edo  idatzi UKberbalagun@gmail.com helbidera.