Mendi txangoa Aldaminera

Aldamin mendiaKaixo guztioi,
Igande honetan mendi txango bat antolatu dugu Aldamin mendira, Gorbeiako Parke Naturalean. Txango hau gurasolagun proiektuaren barruan dago, beraz, gurasoi eta umeei zuzenduta dago
Goizeko 09:00etan Pagomakurreko aparkalekuan geratuko gara. Armintzako Etzandarri Mendi Taldeko familiekin elkartuko gara Egiriñao aterpetxean, 11:00tan, Eta hortik Aldamin mendira igoko gara.
Animatu eta izena eman emailez (ukberbalagun@gmail.com) edo telefonoz (688 899 868).

Piragua eta coasteering irteerak

Ekainaren 18an, piraguako irteera egingo dugu Kontrabandisten kalara. Izena emateko azken eguna, ekainaren 13a.
Ekainaren 25ean, coasteering irteera Gorlizen.

Izena emateko, bidali e-maila (ukberbalagun@gmail.com) edo deitu telefonoz (688 899 868)
Animatu eta etorri gurekin!

Buztina eta musika ekaineko ekintzak izango dira

Egun on euskaralagun hori,

Gurasolagun Egitasmoaren harira  zenbait ekintza antolatu ditugu ekainean guraso eta 5-12 urte bitarteko ume euskaldunekin egiteko.

Oraingoan Plentzian eta Gorlizen izango dira.

Ekintzen inguruko informazioa  erantsitako fitxategietan  daukazue, mesedez, zabaldu zuen lagunen artean !

Zuen gustukoa izango direlakoan anima zaitezte eta parte hartu!!!

Ondo ibili

musika buztina-kartela

 

Piragua irteera

Kaixo berbalagunok.

Hona hemen hurrengo ekintzaren inguruko informazioa: piragua irteera Gorlizetik kontrabandisten kalara.
Maiatzaren 21ean izango da, larunbatean, goizeko 10etan.
Plaza mugatuak dira, orduan interesa baduzue, bidali lehenbailehen mezu bat zuen izen-abizenekin ukberbalagun@gmail.com helbidera, edo deitu telefonoz: 688 899 868
Animatu eta parte hartu!!
Piragua

Jotamentala

Ostiral honetan, 19:00etan, Jotamentala dokumentalaren emanaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Sarrera doakoa da, eta bi modu daude horiek eskuratzeko:

1. Kurtzio Kultur Etxean bertan eskatuta.

2. Helbide honetara mezu bat bidalita izen-abizenekin: ukberbalagun@gmail.com

Jotamentala_Horizontala

Bestalde, erantsita dituzue Plentziako jota ikastaroko argazki batzuk. Eskerrik asko parte hartu duzuenoi!!